XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ebaketa-abiaduraren balioa tauletan aurkitzen da, bertara adierazitako faktoreen bidez sartzen delarik.

Taula hauek saiakuntza praktikoetatik aterata daude.

Taula hauetan, ebaketa-sakonerako eta aitzinapeneko baldintza konkretu batzuentzat eginiko higadura minimoko abiadura aurki dezakegu.

Beraz balio hauek orientagarri gisa bakarrik erabil daitezke.

Ebaketa-abiadurak, biraketa abiadurarekin eta Mc duen elementuaren (piezaren edo erremintaren) diametroarekin erlazio matematiko bat gordetzen du.

Beraz, ebaketa-abiaduraren eta diametroaren funtziopean biraketa-abiaduraren balioa ondoriozta daiteke.

Vc = Ebaketa-abiadura. d = Erreminta edo piezaren diametroa.

Ebaketa-abiadura maximoa, erreminta edo piezarekin hurrenez hurren ukitzen dauden piezaren edo erremintaren puntuen diametro maximoari dagokio.

5.1. Aitzinapena Aitzinapen-higidura atal hauetatik azter daiteke: Abiaduratik / Piezarekiko erremintaren desplazamendu-luzera (edo alderantziz) denbora-unitateko (normalean minutu batean) (5.1. irudia).

5.1. irudia. Aitzinapen-abiadura tornu paraleloan.